2007/01/31

Zelula zikloa


Zelula-zikloa

Denbora-tarte luzeagoa edo laburragoa igaro ondoren, zelula guztiak zatitu edo hil egiten dira.
Zelula baten bizitzaren iraupena oso aldakorra da.

Zelula-zikloan bi etapa bereiz daitezke: iraupen luzeko hasierako etapa bat, zelulak nukleo zehaztu bat edukiko lukeelarik, interfase deritzona; eta amaierako etapa labur bat, zelulak kromosomak izango lituzkeelarik, zatiketa edo M fasea deritzona.
Interfasea

Hiru etapa izango lituzke:

* G1 Fasea: transkripzioa eta itzulpena fase honetan gertatzen dira. R puntura edo itzulerarik gabeko puntura iristen denean, zelula hurrengo fasean sartuko da ezinbestean. Badira zelula batzuk R puntu horretara iritsi gabe denbora luzea ematen dutenak, eta G0 fasea delakoan sartzen direnak. Zatitzen ez diren zelula espezializatuak (neuronak esaterako) G0 fasean gelditzen dira betiko.
* S Fasea: DNAren bikoizketa gertatzen da.
* G2 Fasea: DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten diren unean bukatzen da.

Zelula-zatiketa edo M fasea

Nukleoaren zatiketa edo mitosia hartzen du bere barnean, kariozinesi ere deitua; eta halaber, zitoplasamaren zatiketa edo zitozinesia.

No hay comentarios: