2007/04/26

Zuhaitz fosila






Duela hirurehun eta laurogei bat milioi urte bizi izan zen zuhaitz baten fosila aurkitu dute. Eta albistea da zuhaitza osorik dagoela. Izan ere, orain baino lehen aurkitu izan dituzte zuhaitz horren (Eospermatopteris) enbor fosilak New York estatuan, baina ez zekiten nolako adaburua zuen. Orain badakite; adaburua hosto zapal zabalez osatua zuen, gaur egungo palmondo batzuen antzera.

Gainera, fosil horri esker konturatu dira lehen ere aurkitu izan zituztela espezie horretako zuhaitzaren adaburuaren fosilak, baina ez zituzten Eospermatopteris enborrekin lotu, eta beste landare-espezie bat zirela uste izan zuten.

Horretaz gain, zuhaitzaren itxura ezagutzeak garai hartako basoen ekologia eta ezaugarri geokimikoak hobeto ezagutzen lagunduko omen die adituei. Ondorioz, landaretzaren eboluzioaren eta garai hartako klimaren aldaketen arteko erlazioa ikertuko dute.

Beraz, aurkikuntza horrek hainbat gauzatarako balio izan du: aurkitu den zuhaitzik zaharrenen itxura ezagutzeko (aurkitu berri duten fosilak 9 metroko enbor luzea eta hosto zapal zabalak ditu), hainbat fosil berriz sailkatzeko, eta landaretzaren eta klimaren gorabeheren erlazioa hobeto ikertzeko.







Irudia: Frank Mannolini, New York Estatuko Museoa.
Rementeria Argote, Nagore
Zientzia.net

Gene bakar baten aldea











Irudiko txakurrak Chihuahua ñimiño bat eta ehiza-txakur irlandar bikain bat dira. Gezurra dirudien arren, biak espezie bereko txakur helduak dira, baina desberdintasun nabarmen bat dute: tamaina.

Hori dela eta, bi txakur-arraza horiek oso egokiak dira txakurren tamainaren oinarri genetikoa aztertzeko. Horretan aritu dira Estatu Batuetako Giza Genomaren Ikerketarako Institutuan, eta, hainbat txakurren geneak sekuentziatuta, ikusi dute txakur handiak eta txikiak bereizten dituena gene bakar bat dela.

Are gehiago, dirudienez, txakur-arraza askoren txikitasunaren gakoa IGF1 genearen nukleotido bakar batean dago. Txakur txikien aldaera genetiko hori oso aspaldikoa omen da (mendeak ditu); beraz, txakur-arrazak haztean tamaina txikiko aleak aukeratzen zituen gizakiak, antza.

Argazkia: Tyrone Spady, NHGRI.
Rementeria Argote, Nagore
Zientzia.net

2007/04/19

EBOLUZIOA ULERTZEKO BESTE MODU BAT

Mutazioak, sexu ugalketa, denbora, hautespen naturala, ...

SIMPSONEBOLUZIOA

Simpsoneboluzioa




Zelulatik eboluziora

Aurkezpen honetan zelulatik eboluziora goaz eta bertan zientzialari esanguratsu batzuk agertzen dira. ( Beti bezala ez daude izen diren guztiak baina daudenak zer esaterik izan zuten ).