

Ozpin-eulia (Drosophila melanogaster) oso egokia da azterketa genetikoak egiteko. Ondorengo ezaugarri hauek dira interesgarrienak:
* 4 kromosoma pare bakarrik ditu (2n=8)
* Genoma txikia dute, 13600 gene inguru.
* Mutazio asko ditu
* Indibiduoek erraz bereizteko moduko karaktereak izaten dituzte: hegoen neurria, begien kolorea...
* Ugalketa zikloa oso laburra dute.
* Laborategietan mantentzea erraza eta merkea da.
* Erraz beha dakieke mikroskopio optikoaren bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario