Hementxe duzue meiosia ulertzeko beste bideo interesgarri bat.
Honetan birkonbinazio genikoa nola gertatzen den azaltzen da. Horrela ulertu dezakegu
anai-arreben herentziaren aniztasuna.
Mostrando entradas con la etiqueta Informazioa.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Informazioa.. Mostrar todas las entradas
2007/02/27
2007/02/05
Mendelen legeak

G. J. Mendel (1822-1884), monje agustindar austriarra, herentziari buruzko ikerketa sistematiko eta sakona egiten lehena izan zen.
Herentzia-faktore terminoa deskribatu zuen, nahiz egun gene hitzak (karaktere baten informazioa) hura ordezkatu duen.
Bere lanen emaitzak ondorengo hiru lege hauetan laburbiltzen dira:
1. Lehen legea: bi arraza pururen arteko gurutzaketak ondorengo hibrido uniformeak sortzen ditu, bai genotipoei dagokienez, bai eta fenotipoei dagokienez ere.
2. Bigarren legea: lehenengo belaunaldian sortutako hibridoak gurutzatzean, kontrako karaktereak bereizi egiten dira, eta ondorengoek fenotipo ezberdinak izaten dituzte.
3. Hirugarren legea: karaktere ez antagonikoak bakoitza bere aldetik heredatzen dira, eta ondorengoei zoriz konbinatuta transmititzen zaizkie.
2007/01/31
Zelula zikloa

Zelula-zikloa
Denbora-tarte luzeagoa edo laburragoa igaro ondoren, zelula guztiak zatitu edo hil egiten dira.
Zelula baten bizitzaren iraupena oso aldakorra da.
Zelula-zikloan bi etapa bereiz daitezke: iraupen luzeko hasierako etapa bat, zelulak nukleo zehaztu bat edukiko lukeelarik, interfase deritzona; eta amaierako etapa labur bat, zelulak kromosomak izango lituzkeelarik, zatiketa edo M fasea deritzona.
Interfasea
Hiru etapa izango lituzke:
* G1 Fasea: transkripzioa eta itzulpena fase honetan gertatzen dira. R puntura edo itzulerarik gabeko puntura iristen denean, zelula hurrengo fasean sartuko da ezinbestean. Badira zelula batzuk R puntu horretara iritsi gabe denbora luzea ematen dutenak, eta G0 fasea delakoan sartzen direnak. Zatitzen ez diren zelula espezializatuak (neuronak esaterako) G0 fasean gelditzen dira betiko.
* S Fasea: DNAren bikoizketa gertatzen da.
* G2 Fasea: DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten diren unean bukatzen da.
Zelula-zatiketa edo M fasea
Nukleoaren zatiketa edo mitosia hartzen du bere barnean, kariozinesi ere deitua; eta halaber, zitoplasamaren zatiketa edo zitozinesia.
2007/01/30
GENETIKEULIA


Ozpin-eulia (Drosophila melanogaster) oso egokia da azterketa genetikoak egiteko. Ondorengo ezaugarri hauek dira interesgarrienak:
* 4 kromosoma pare bakarrik ditu (2n=8)
* Genoma txikia dute, 13600 gene inguru.
* Mutazio asko ditu
* Indibiduoek erraz bereizteko moduko karaktereak izaten dituzte: hegoen neurria, begien kolorea...
* Ugalketa zikloa oso laburra dute.
* Laborategietan mantentzea erraza eta merkea da.
* Erraz beha dakieke mikroskopio optikoaren bidez.
2007/01/15
Meiosia
Meiosia zelula zatiketa mota bat da.
Meiosiari esker, lau zelula haploide lortzen dira ( n ).
Zelula haploide hauek, sexu zelulak dira, gametoak ( obuluak eta espermatozoideak ).
Meiosiari esker, lau zelula haploide lortzen dira ( n ).
Zelula haploide hauek, sexu zelulak dira, gametoak ( obuluak eta espermatozoideak ).
2007/01/12
Diseinu adimentsua

Erribosoma baten argazkia
DNA molekulak bere baitan gordetzen duen informazioarekin, proteinen sintesia burutu daiteke. Horretarako geneen informazioa kopiatu, RNA mezularia sortuz, mintz nuklearra zeharkatu eta zitoplasman burutuko da proteina berriaren sintesia.
Zitoplasman ditugun erribosometan eta RNA beste molekulen laguntzaz kodetutako informazioak aminoazidoen lotura egokia lortuko du eta ondorioz beharrezkoa dugun proteina ekoiztuko da.
Ondorengo bideo honetan ikus dezakezu deskribatutakoa.
DNA molekula
DNA molekula
DNAren egitura James Watson eta Francis Crick biokimikariek, aurkitu zuten. 1953. urtean egin zuten, eta, lan horrengatik, Nobel saria jaso zuten 1962an.


Hau da dna molekula, zelulen nukleoan kokatuta dago eta zatiketa garaian antolatuz kromosoma moduan agertzen zaiguna.
DNAren egitura James Watson eta Francis Crick biokimikariek, aurkitu zuten. 1953. urtean egin zuten, eta, lan horrengatik, Nobel saria jaso zuten 1962an.

Hau da dna molekula, zelulen nukleoan kokatuta dago eta zatiketa garaian antolatuz kromosoma moduan agertzen zaiguna.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
