2010/02/02
2008/12/08
Dena geneetan?
Aspalditxotik, geneen garaian gaude. Badirudi aginte mugagabea dutela; izan ere, ia egunero azaltzen da komunikabideetan gene bat ezaugarri jakin batekin lotu dutelako albistea: begi urdinen genea identifikatu dutela, gaixotasun batena edo bestearena... Egin kontu: homosexualitatea eta desleialtasuna geneen kontua dela ere esan dute inoiz.
Geneen esku ote dago pertsona bakoitza zer den eta zer izango den?
Ezaugarri guztiak, fisikoak zein portaerazkoak, geneen baitan daudela sinestera iritsi dira batzuk; horri determinismo genetikoa deitzen zaio. Muturrera eramanda, fededunentzat jainkoak diren bezalakoak edo astrologiaren jarraitzaileentzat izarrak diren modukoak dira geneak determinista genetikoentzat. Haien ustez, geneen esku dago pertsona bakoitza zer den eta zer izango den.
Alabaina, geneek ez dute hainbesteraino agintzen. Geneak proteinak sortzeko informazioa duten DNA-zatiak dira, baina proteina jakin bat sortzeko genea izateak ez du esan nahi, nahi eta nahi ez, proteina hori sortu egingo dela, eta horrek ezaugarri bat emango diola pertsonari. Hain zuzen ere, faktore ugarik eragiten dute geneen funtzionamenduan, eta horietako asko ingurunekoak dira. Hortaz, ezaugarri jakin baten sorreran, geneek adinako eragina (edo are handiagoa) izan dezakete kanpoko kondizioek, hala nola eguzkiak, elikadurak, heziketak...
Azkenaldian, ikertzaileek horretan jarri dute arreta, eta hainbat mito edo uste oker argitu dituzte. Esate baterako, frogatu dute geneek ez dutela sexu-portaera determinatzen, inondik inora. Egia da fruta-eulien gene jakin bat aldatuz gero haien portaera aldatu egiten dela. Nolabait esateko, bisexualak bihurtzen dira: beste sexukoekin ez ezik, sexu bereko euliekin ere saiatzen dira sexu-harremanak izaten. Ikertzaileek hori ikusi zutenean, homosexualitatearen genea identifikatu zutela ondorioztatu zuten batzuek.
Alabaina, gerora frogatu zuten genea aldatuta kideen sexua bereizteko gaitasuna galtzen zutela fruta-euliek. Horregatik saiatzen ziren berdin batzuekin eta besteekin. Pertsonetan, ordea, sexu-erakarpena ez da usain-kontua bakarrik. Edo norbaitek uste du baietz, gaia hain sinplea dela?
Minbizia, adibidez
Oso zabalduta dago minbizia gaitz genetikoa delako ustea.
Minbizia gaitz genetikoa dela ere askotan pentsatu izan da; alegia, minbizi batekin lotutako gene bat izanez gero minbizi-mota hori garatzeko aukera guztiak dituela batek. Ehun mila bikirekin egindako ikerketa batean ikusi dute, ordea, minbizien sorreran oso eragin txikia dutela geneek, % 10 baino txikiagoa.
Hala ere, minbizi-mota batzuetan, minbizi horrekin lotzen den aldaera genetikoa izateak handitu egiten du minbizia garatzeko arriskua. Hala, bularreko minbizia izateko % 27 aukera gehiago ditu horrekin lotutako geneak dituenak ez dituenak baino, % 35 gehiago koloneko minbiziaren kasuan, eta % 42 prostatakoan. Baina gaitza azaltzea batez ere inguruko faktoreen menpe dago: alkohola edatea, erretzea, substantzia kimikoen eraginpean egotea, nutrizioa edo infekzio jakin batzuk.
Zalantzarik gabe, geneen eragina den baino handiagoa dela uste izatea edo determinismo genetikoan sinestea arriskutsua edo kaltegarria izan daiteke. Adibidez, pertsona batek nolabait jakiten badu minbizi jakin batekin lotutako gene bat duela, gerta liteke minbizia garatzeko beldurrez bizitzea, nahiz eta egiaz minbizi hori garatzeko aukera gutxi izan.
Determinismo genetikoa, arriskutsua
Norberarentzat ez ezik, gizartearentzat ere arriskutsua izan daiteke determinismo genetikoan sinestea.
Baina norberarentzat bakarrik ez, gizartearentzat ere arriskutsua izan daiteke determinismo genetikoan sinestea. Frantziako presidente Nicolas Sarcozyk Philosophie magazine aldizkarian egindako adierazpen batzuek garbi erakusten dute zer ondorio ekar ditzakeen determinismo genetikoan sinesteak. Haren esanean, pedofiloak sortzez dira halakoak, eta baita suizidak ere. Beraz, urtean bere burua hiltzen duten 1.200-1.300 gaztetxoen gurasoek ez omen dute inolako ardurarik. Ez zuen gehiago esan, baina hau esan nahi zuela dirudi: “Are ardura txikiagoa izango du, orduan, gobernuak, ezta?â€
Sarcozy ez da halako ondorioak ateratzen dituen bakarra. Scotland Yardeko auzitegi-medikuen buruaren ustez, komenigarria litzateke portaera erasokorrak dituzten haurren DNA deskodetzea eta informazioa datu-base batean gordetzea. Hartara, informazio horretan oinarrituta, agian aukera egongo litzateke aurrerago erasoak prebenitzeko. Kontu horrek eztabaida handia sortu du Britainia Handian, baina, herritarrak alde edo aurka egon, hango poliziak hamar urtetik gorako edozein atxiloturen DNA-lagina jasotzeko ahalmena du 2004az geroztik.
Aitzitik, zientzialari gehienek bestelakoa esaten dute. Hain zuzen ere, azken ikerketen arabera, geneek gehienez ere % 20ko eragina dute suizidiorako joeran, eta ez dago eraso-joerarekin lotutako generik.
Beste muturrean, beste hainbat ezaugarri edo gaixotasunetan geneek eragin handia dutela ikusi dute. Gaitz batzuk mutazio jakin batzuek sortuak dira: Duchenne-ren muskulu-distrofia, Huntington-en gaitza... Horietan, DNAn gaitza sortzen duen aldaera genetikoa badago, lehenago edo geroago, gaitza azaldu egiten da.
Horrenbestez, zenbateraino agintzen dute geneek? Zientzialariak oraindik erantzuna osatzen ari dira, baina, behintzat, gauza bat argi dute: haien agintea ez da erabatekoa.
Gara-n argitaratua

2007/11/09
Suscribirse a:
Entradas (Atom)